GERNIKAKO TXIKIA
Bazen behin ,neska bat alaia, lotsatia eta beldurtia Gernikan bizi zena. Janire izena zuen eta 10 urte zituen. Bere ilea luzea eta marroia kolorekoa zen eta begi marroiak zituen.
Egun batean , Janire denda batera joan zen , han diktadoreak herria bonbardeatuko zuelaren berri izan zuen . Dendan zerbait erosiko zuen ihes egiteko , baina ez zuen ezer aurkitu.Orduan , bere etxeko sotoan ezkutatu zen familiarekin. Bonbardeoa eta gero , sototik atera ziren eta Gernika suntsituta ikusi zutenean , triste jarri ziren. Gernikaren inguruan buelta bat eman ondoren oso pozik jarri ziren herritar batzuk bizirik aurkitu zutelako.
Diktadoreak ikusi zuen herritar batzuk bizirik zeudela , orduan , bere armadari deitu zion geratzen ziren herritarrak hiltzeko. Herritarrek eta Janireren familia diktadorearen armada ikusita , ihes egin zuten. Armadak beraien pausoak jarraitu zituen , baina basoan galdu egin ziren.Orduan Janire eta herritarrek Gernikara itzuli ziren. Azkenean , armada herrira itzuli zen.
Janirek tranpa bat jarri zuen ,orduan armada herrira itzuli zenean tranpan erori egin zen.
Hau dela eta, diktadorea haserretu egin zen. Hurrengo egunean ,diktadorea pistola hartu eta Janireren etxera abiatu zen. Janirek diktadorea zetorrela ikusi zuenean ,bere familiari kontatu zion eta ezkutatu egin ziren. Diktadoreak atea jo zuen eta Janirek erantzun zion:
-Atea irekita dago.
Eta diktadoreak horrela esan zion:
-Zuen etxera sartu egingo naiz eta etxeko guztiak pistolarekin hilko ditut!!!
Dikadorea etxean sartu eta bat- batean Janire armairutik atera zen eta diktadoreari buruan jo zion eta segituan diktadorea mareatu egin zen.
Gero , Janirek armadari deitu zion beraiekin hitz egiteko:
-Herritik joan zaitezte , bestela ,diktadoreari burua moztuko diogu.
Orduan , herritik joan ziren.
Ordutik aurrera , Janireren familia eta herritarrak oso pozik bizi izan ziren.
Egileak: Unai eta Jon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario